Hasiera Ikasleen txokoa Trantsizio gela/Clase de transición

IgerilekuaT.U

IGERILEKUA 2015 / 16

AURTEN ERE TRANTSIZIO UNITATEKOAK LESAKAKO IGERILEKURA JOATEN HASIAK GARA. GURASO ELKARTEAREN DIRULAGUNTZARI ESKER, ASTEARTERO JOATEN GARA, ETA BERTAN, ANAK ETA JOSE ENRIKEK LAGUNTZEN DIGUTE URETAN IBILTZEN. HAGITZ ONGI PASATZEN DUGU, ETA ZIUR GAUDE IKASTURTE BUKAERARAKO DENAK IGERILARI TREBEAK IZANGO GARELA.

ZEIN ONGI PASATZEN DUGUN IKUSTEKO, AZPIKO LOTURAN KLIK EGINEZ IKUSI AHAL IZANGO DITUZUE ARGAZKIAK.

Este curso los y las de la Unidad de Transición hemos empezado a ir otra vez a la piscina de Lesaka, gracias a la ayuda de la Asociación de Padres y Madres de la escuela. Vamos todos los martes, y allí, Ana y Jose Enrike nos ayudan a movernos por el agua. Lo pasamos fenomenal, y estamos seguros que para cuando termine el curso nos habremos convertido en unos formidables nadadores/as.

Para que veáis lo bien que lo pasamos, en el enlace de abajo podréis ver unas fotos.

ARGAZKIAK

 

MAGDALENAK EGITEN LAGUNTZA GELAN

Laguntza Gelan landu dugun azkeneko errezeta magdalenena izan da. Pasa den egunean landutakoa praktikan jarri genuen, eta hementxe duzue egun horretan egindako argazkiekin prestatutako bideotxoa. Azpian errezeta PDF formatuan aurkituko duzue. Animatu zuek ere etxean egitera!

Magdalenak from rbip on Vimeo.

ERREZETA

ZENTZUMENEN TXOKOA ETA IRUDIEN KUBOA


Eskolako Trantsizio Unitateko Zentzumenen Txokoa, haurrek zentzumenekin zerikusia duten esperientzia desberdinak garatzeko sortu genuen (ukimena, ikusmena, entzumena...)

Aurten, CAIXA bankuari proiektu bat aurkeztu, eta dirulaguntza eman digu, lehenagotik geneukan txokoa hobetzeko, eta azpiko bideotxoan ikusiko duzue lortutakoa, benetan zoragarria!

Hau lortzeko ordu franko sartu ditugu, eta parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu:

- CAIXA bankuari, dirulaguntza emateagatik

- ALCO enpresari, tableroa eta beharrezkoak genituen bertze material batzuk dohan emateagatik

- Carmen eta Marta Maiari, kortinekin laguntzeagatik

- Eta batez ere, Jose Enrike Arburuari, izandako buruhauste eta sartutako ordu guztiengatik

Trantsizio Unitatea from rbip on Vimeo.

IgerilekuaTU

IGERILEKURA!!

Aurten ere Laguntza Gelakoak Lesakako igerilekura joaten hasiak gara. Azaroan hasi eta maiatza bitartean, astean behin joanen gara, eta hau egin ahal izanen dugu, zati haundi batean, Guraso Elkarteak emandako diru laguntzari esker. Eskerrik asko beraz, eta zein ongi pasatzen dugun ikusteko, azpiko loturan aurkituko dituzue argazki batzuk.

ARGAZKIAK

PALMERATXOAK

IKASTURTE BERRIAREKIN BATERA, LAGUNTZA GELAN AURTEN ERE ERREZETAK PRESTATZEN HASI GARA. ORAINGO HONETAN PALMERATXOAK EGIN DITUGU. BETI BEZALA, LEHENIK ERREZETA IDATZI GENUEN, ETA NOLA EGIN BEHAR ZIREN IKASI GENUENEAN, PRAKTIKAN JARRI GENUEN IKASITAKOA.

ORAINGOAN, PAUSO GUZTIAK BIDEOTXO BATEAN AZALTZEN DIZKIZUEGU. ESPERO DUGU ZUEN GUSTUKOA IZATEA. ERREZETA, AZPIAN DUZUEN LOTURAN ERE AURKI DEZAKEZUE. ANIMATU ZUEK ERE ETXEAN EGITERA, HAGITZ ERRAZA DA ETA!!!

ERREZETA

PALMERATXOAK from rbip on Vimeo.

                                                                                                                                                                                                                                                                             logo9
 

Ricardo Baroja" eskola publikoa / Altzate kalea 8

31780 Bera (Nafarroa)

 Tfno: 948 625019 

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

 

 

Hasiera Ikasleen txokoa Trantsizio gela/Clase de transición