Hasiera Ikasleen txokoa Trantsizio gela/Clase de transición

GOSARIA PRESTATZEN

Aurten Trantsizio Unitatean janarien gaia hartu dugu ardatz bezala lehenengo hiruilekoan, eta horren inguruan antolatu dugu gelako martxa. Pasa den ikasturte bukaeran, batidoa prestatzen ibili ginen, eta guztioi ekintza hori aunitz gustatu zitzaigunez, aurten ere horrelakoak egitea pentsatu dugu.

Horrela, ikasturte honetan, tarteka gosaria gelan bertan prestatzea pentsatu dugu: lehenik zer egingo dugun pentsatu, beharrezko osagaiekin eta jarraitu beharreko pausoekin errezeta prestatu, eta azkenik, ikasitakoa praktikan jarri, eta egun batean gelan prestatu.

Landu dugun lehendabiziko errezeta, "SANDWICH BEROA" izan da. Erran bezala, hasiera batean, beharrezko osagaiak zeintzuk ziren ikusi, eta jarraitu beharreko pausoak idatzi genituen. Gero, ikasitakoa praktikan jarri genuen. Hona hemen emaitza:

 

1.- Ogia margarinaz igurtzi:

Ogia margarinaz igurtzi Ogia margarinaz igurtzi   Ogia margarinaz igurtzi

 

 2.- Urdaizapiko egosia eta gazta xerra jarri:

Udaiazpiko egosia eta gazta xerra jarri Urdaiazpiko egosia eta gazta zerra jarri

 

 3.- Prestatutakoa sandwich ontzian sartu:

Sandwich ontzian sartu

 

 4.- Erditik moztu:

Erditik moztu Erditik moztu

Erditik moztu

 

Hona emaitza: SANWICH BEROA

Sandwich beroa

 

Eta ze ona zegoen..

Sandwicha jaten Sandwicha jaten

 

Hona hemen errezeta, etxean egin nahi baduzue:

Sandwich beroa (pdf)

Ikasturteko azken hiruhilekoan, Trantsizio Unitatean, udaberriaren gaia hartu dugu ardatz bezala, horren inguruan ekintza desberdinak egin ditugularik arlo desberdinetan. Gaiarekin , eta aldi berean, ikasturtearekin akautzeko, maruri-irabiaki edo batidoa egitea pentsatu genuen. Horretarako, lehenik Interneten begiratzen aritu ginen, ea errezetaren bat aurkitzen genuen. Aurkitu genuenean, bideoa ikusi, eta ongi fijatu ginen jarraitu beharreko pausoetaz. Aldi berean, osagaiak zeintzuk ziren buruan hartu, eta ez atzentzeko, ordenagailuan idatzi genituen. Eta guzti hori egin eta gero, batidoa egiteko eguna iritsi zen.

Osagaiak eta beharrezko tresnak mahai gainean genituela, lanean hasteko ordua iritsi zen. Horretarako, lehenik marrubiak urarekin garbitu genituen:              

Marrubiak ur azpian garbitzen

 

 

 

 

 

 

Ondoren, zati ttikitan puskatu genituen:

Maruriak zati ttikitan puskatzen Maruriak zati ttikitan puskatzen  mb - 5

Maruriak zati ttikitan puskatu ondotik, behar genuen azukre kantitatea neurtu, eta maruriak zeuden ontzira bota genuen:

Azukre kantitatea neurtzen mb - 7 

Jarraian, esnea ontzian bota, dena ongi-ongi nahasi, eta guztia batidoran sartu genuen:

Esneanbotatzen Nahasten  mb - 10

 

 Eta begira emaitza:

Batidoak

 Ondoren, hoberena gelditzen zen... Egindakoa edatea:

Batidoa edaten Batidoa edaten Batidoa edaten

  Eta akautzeko, denak txintxo-txintxo, erabilitako tresna guztiak garbitzera:

Ontziak garbitzen

Primeran pasa genuen denak, bai argazkian agertzen garenak, eta baita Makak ere, argazkian agertzen ez bada ere, pila bat lagundu zigunak. Eta gainera goxo-goxoa atera zitzaigun. Orain, etxean egitera...

Ikasturte bukaerarekin batera, kanpaldien garaia iritsi zitzaigun, eta Trantsizio Unitateko ikasle eta irakasleak ere, zegokigun taldeekin, horietara joateko apuntatu ginen.

Horrela, lehenik eta behin, Iker eta Julen, Inaxio eta Makarekin batera, Lehen Hezkuntzako 1. zikloko taldeekin batera, Hondarribian egon ginen. Julen, aurreko egunetan gaixorik egon zelako, bakarrik bigarren egunean etorri zen guregana. Ondoren azaltzen dizuegu bi egun horietan egin genuena:

Lehendabiziko egunean, maletak aterpetxean utzi ondoren, autobusak Guadalupera eraman gintuen. Bertan gosaldu eta tarte batean jolasten egon ondotik, oinez jaitsi ginen Hondarribiara. Bertako parke batean bazkaldu genuen eta jolasean aritu ginen kolunpioetan. Ondoren, itsasontzian itzulia egin genuen, eta izozki bana jan ondotik, aterpetxera joan ginen afaltzera eta lo egitera. Hemen dituzue argazki batzuk (argazkien gainean klikatu ezkero haundian ikusiko dituzue)

HONDARRIBIRAKO BIDEAN GUADALUPEN
PARKEAN ITSASONTZIAN

  Bigarren egunean, gosaldu ondotik, Julen etorri zitzaigun, eta guztiok hondartzara joan ginen. Jarrain bazkadu eta etxera. Hona bigarren eguneko argazkiak:

 

HONDARTZAN HONDARTZAN HONDARTZAN

       

     Hurrengo astean, Ibai eta Inaxio, Haur Hezkuntzakoekin batera, Piraten Etxean egon ginen. Bertan, lehendabiziko egunean, goizean aterpetxearen inguruan jolasten aritu ginen. Arratsaldean, Pasai Donibanera jaitsi, eta itsasontzian itzulia egin genuen. Bigarren egunean, goizean altxorraren bila jolasean aritu ginen. Hona hemen argazkiak:

ASANBLADAN ITSASONTZIAN ATSEDENA HARTZEN

    

 

AURPEGIAK MARGOTZEN ALTXORRAREN BILA

                                          

 GUZTIOK PRIMERAN PASA GENUEN!!!!!

Begira zer panel polita egin digun Jose Enriquek (Ikerren attak):

 

Zentzumenen panela 2 Zentzumenen panela 1

 

Zentzumenak (ukimena, entzumena, usaimena eta ikusmena) lantzeko balioko digun panela da. Zentzumenen Txokoan jarri dugu, euskarri berezi batean (goiti eta beheiti mugitu daiteke). Polita, ez da hala? Guri behintzat aunitz gustatu zaigu, eta benetan eskertzen dugu Jose Enriquek egindako lana.

Eskerrik asko

 

                                                                         

 

Ikasturteko lehendabiziko hilabete hauetan, Trantsizio Unitatean, udazkenaren

gaia ardatz bezala hartuz, ortzirale arratsaldetan, lan desberdinak egiten aritu gara:

Lehendabiziko margotzen aritu ginen tenperekin:

 

Tenperekin margotzen Tenperekin margotzen

 

Parkera joan ginen, eta bertan bildutako hostoak, plastifikatu eta muralean itsatsi genituen:

 

Hostoak muralean itsasten Hostoak muralean itsasten

                                                         

Rodiloarekin hostoak margotzen aritu ginen:

 

Rodiloarekin margotzen Rodiloarekin margotzen Rodiloarekin margotutakoa eta paper zatitxoez egindako hostoa

 

Plastilinarekin onddoak apaindu genituen:

 

Plastilinarekin onddoak apaintzen

 

Euri tantak, behatzekin margotu genituen:

 

Euri tantak behatzekin margotzen

 

Eta udazken koloreak, kartulinan estanpatzen aritu ginen:

 

Udazken koloreak estanpatzen Estanpazioak

Hemen duzue azken emaitza:

Azken emaitza

 

Hemendik aitzinera, Eguberriak ate joka ditugula kontuan harturik, horren inguruan arituko gara lanean.

Más artículos...

                                                                                                                                                                                                                                                                             logo9
 

Ricardo Baroja" eskola publikoa / Altzate kalea 8

31780 Bera (Nafarroa)

 Tfno: 948 625019 

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

 

 

Hasiera Ikasleen txokoa Trantsizio gela/Clase de transición