Hasiera Ikasleen txokoa Trantsizio gela/Clase de transición Zentzumenen Txokoa eta irudien kuboa

ZENTZUMENEN TXOKOA ETA IRUDIEN KUBOA


Eskolako Trantsizio Unitateko Zentzumenen Txokoa, haurrek zentzumenekin zerikusia duten esperientzia desberdinak garatzeko sortu genuen (ukimena, ikusmena, entzumena...)

Aurten, CAIXA bankuari proiektu bat aurkeztu, eta dirulaguntza eman digu, lehenagotik geneukan txokoa hobetzeko, eta azpiko bideotxoan ikusiko duzue lortutakoa, benetan zoragarria!

Hau lortzeko ordu franko sartu ditugu, eta parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu:

- CAIXA bankuari, dirulaguntza emateagatik

- ALCO enpresari, tableroa eta beharrezkoak genituen bertze material batzuk dohan emateagatik

- Carmen eta Marta Maiari, kortinekin laguntzeagatik

- Eta batez ere, Jose Enrike Arburuari, izandako buruhauste eta sartutako ordu guztiengatik

Trantsizio Unitatea from rbip on Vimeo.

                                                                                                                                                                                                                                                                             logo9
 

Ricardo Baroja" eskola publikoa / Altzate kalea 8

31780 Bera (Nafarroa)

 Tfno: 948 625019 

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.