Hasiera Gure eskola
  GURE ESKOLA, HISTORIA PIXKABAT   

     alt 

 

 

 

 1980. urtean, iraila aldean, ireki zen Ricardo Baroja eskola, "Colegio Nacional Mixto Comarcal Ricardo Baroja" izenpean. Eskola ireki zenean klase guztiak gazteleraz ematen baziren ere, hiru urte pasatu ondoren D eredua martxan jartzea lortu zen. Eskolara euskara ama hizkuntza zuten ikasle asko etortzen ziren eta dena gazteleraz irakastea ez zuten pedagogikoki zuzen ikusten, orduko irakasleek. Beraz, hori izan zen oinarrizko arrazoia D ereduaren aldeko erabakia hartzeko. Urteekin D eredua indartzen joan zen A ereduaren kalterako. 1995-96 ikasturtean A ereduaren azken urtea izan zen. Geroztik gure eskolan D eredua baino ez daukagu.

       LOGSEren eskutik, 1993. urtean, "Escuela Comarcal"izaera galdu genuen, Berako Lehen Hezkuntzako ikastetxea izatera pasatzeko. Ordura arte, herrietatik gure eskolara etortzen ziren ikasleak Toki Ona institutura joanen ziren momentu horretatik aitzinera.

        Geroztik Berako ikasleak baino ez dauzkagu eta gaur egun Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da gurea.

                                                                                                                                                                                                                                                                             logo9
 

Ricardo Baroja" eskola publikoa / Altzate kalea 8

31780 Bera (Nafarroa)

 Tfno: 948 625019 

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.