Hasiera Bera herria Proiektuak Bizikidetza Bizikidetza proiektua

elkarrekin bizitzen ikasi

   Duela zazpi bat urte hasi ginen Ricardo Baroja Ikastetxe Publikoan Bizikidetzaz kezkatzen, orduan horrela deitzen ez bagenuen ere.

imagesGarai hartan egin genuen gure lehendabiziko jarduera prestakuntza mintegia eta, haren ondorioz, Emozio Hezkuntza lan- taldea sortu zen.

Hasiera ez zen erraza izan, jakina, nondik jo ez baikenekien. Pixkanaka-pixkanaka, hala ere, oinarri teorikoak ezartzen hasi  eta haren ondotik oinarri horretan oinarritutako Emozio Hezkuntza lantzeko fitxak sortu genituen.

Emozio Hezkuntza Lan Taldea sortu ondoren Bizikidetza Batzordea sortu genuen. Ez lan- taldearen ondorioz, legeak markatzen zuena bete nahian, baizik. Bizikidetza Batzordea Bizikidetza Plana osatzen joan da azkeneko bi urteetan.

 2009-2010 ikasturtean, azkenik, Tutoretza plana definitzen hasi ginen eta hirugarren ziklorako Tutoretza Plana martxan jarri genuen.

Ikasturte horretan, era berean, gure ikastetxeko irakasle bati 3. zikloan bizikidetza lantzeko materiala sortzeko litzentzia eman zitzaion eta, horri esker, sortutako materiala (Jone eta Martinen egunkariak, liburua eta Nire Egunkaria izeneko lan koadernoa) 3. zikloko tutoretza programan integratu genuen.

Hiru ildo hauek, bakoitza bere aldetik garatzen joan bada ere, elkarren artean hagitz hurbil daude eta hirurak batu ditugu dokumentu bakar batean.

Ez da dokumentu bukatua ezta itxia ere, etengabe berritu eta moldatu beharreko dokumentua baizik.

Gure eskolako bizikidetza oinarriak. Bizikidetza oinarriak [PDF]

Bizikidetza "Ricardo Baroja"eskolan [power point aurkezpena]

 

    Hace ya unos 7 años empezamos a preocuparnos en la escuela por el tema de la convivencia. Comenzamos con algunos módulos de formación en educación emocional y se formó después el primer grupo de trabajo.

Los comienzos no fueron fáciles porque ,aunque no  era un tema nuevo para nosotros-as, al principio estuvimos un poco desorientados-as a la hora de dar forma al  proyecto. Poco a poco fuimos estableciendo las bases teóricas de nuestro trabajo y a partir de ahí  creamos  un material  para trabajar la educación emocional en todos los ciclos y etapas.

Después de crear el grupo de trabajo de educación emocional se formó la comisión de convivencia; no como grupo de trabajo sino respondiendo a lo que marcaba la ley en esos momentos. La comisión de convivencia ha ido elaborando un plan de convivencia a lo largo de estos años.

En el curso 2009-2010 se definió el plan de Tutorías y se puso en marcha el plan de Tutoría para el 3º ciclo de Primaria. En los cursos posteriores se han ido elaborando los planes de Tutoría para los diferentes ciclos y etapas.

Ese mismo curso  un profesor de la escuela obtuvo una licencia para realizar un trabajo relacionado con la convivencia y el material elaborado (“Jone eta Martinen egunkaria” y “Nire Egunkaria”) se utiliza, en estos momentos, en la Tutoría de 3ºciclo.

Posteriormente se ha redactado un documento que recoge las líneas generales del proyecto. No es un proyecto de ninguna manera cerrado, ni acabado y está abierto a nuevas aportaciones y modificaciones.

Documento que recoge las bases para la convivencia en nuestra escuela [PDF]

Convivencia escuela "Ricardo Baroja" [presentación de power point]

 

 

 

 

 

                                                                                                                                                                                                                                                                             logo9
 

Ricardo Baroja" eskola publikoa / Altzate kalea 8

31780 Bera (Nafarroa)

 Tfno: 948 625019 

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.